Galdera azkarrak
Logela partekatuen alokairuen prezioa ere garestitu egin da, emantzipatu nahi duten gazteentzat oztopo bat gehiago.
Independizatzea pentsatzen ari bazara eta pisua partekatzeko aukera aztertu baduzu, jakin ezazu logela partekatuen prezioak ere igo egin direla. Zergatik? Alokairu mota horren eskaintza gero eta txikiagoa da, eta, era berean, gero eta handiagoa da emantzipatu nahi duten gazteen kopurua.
Beraz, gero eta gehiago zailtzen da etxebizitzaren egoera. Euskadiko hiru probintziak, nazioko logelen alokairuaren prezio igoeraren goienean aurkitzen dira: modalitate hori hedatu egin da azken urteetan, batez ere bakarrik emantzipatu nahi, eta etxebizitza batek suposatzen dituen gastuak bakarrik ordaindu ezin dituztenen artean.
Azken txostenen arabera, Euskadin etxebizitza alokairua partekatzen duten pertsonen batez bestekoa 30 urtetik gorakoa da. Gasteiz da batez besteko adin altuena duen hiria. Pisua partekatzen duten batez besteko gasteiztarrak 42 urte ditu eta 330 euro ordaintzen ditu Arabako hiriburuan logela bat izateagatik.
Batez besteko adina txikiagoa bada ere, Donostian daude preziorik altuenak, 460 euro hain zuzen ere, Gipuzkoako hiriburuan alokatuta bizitzeagatik. Bizkaiko hiriburuan, Bilbon, logela bat alokatzeak, batez beste 370 euroko gastua du.
Azken batean, alokairuen prezioaren igoera orokorrarekin, gero eta gazte gehiagok aukeratzen du etxebizitza partekatzea. Hori Euskadin jada ez da konponbide eskuragarria, kontrakoa baizik. Gazteen elkarteek egoera hori arautzeko eskatu dute, etxebizitzaren prezioaren — partekatua ala ez — igoerak beti gehien gazteei eragiteari utz diezaion.