Dagoeneko kontua dut Eman izena!
×

chat-icon Galdera azkarrak

×
  • Ez duzu jakinarazpen berririk

6000 euskal gazteren etxebizitzaren iritzia eta proposamenak helarazi dizkiete legebiltzarkideei.

Por: Gurea Geroa
image

Gurea Geroaren eskutik, 6000 gazte baino gehiagok parte hartu duten etxebizitzaren prozesu partehartzailearen emaitzak aurkeztu zaizkie legebiltzarkideei gaur Hibridalab-en aretoan, Gasteizen. 

 Etxebizitzaren egoera gazteen kezka nagusienetako bat da gaur egun eta Gurea Geroa ekimenak mahai-gaineratu nahi izan du gaia euskal gazte eta ordezkari publikoen arteko zubia eraikiz.

Bertan, etxebizitzaren inguruan egin den makroinkestaren emaitzak aurkeztu dira egoeraren larritasuna azpimarratuz. “Inkestatutako gazteen %86ak ezin du emantzipatu gaitasun ekonomiko ezarengatik” aipatu du Laura Olabarriak, proiektuaren koordinatzaileak.

Etxebizitzaren egoeraren inguruan ahalik eta iritzi gehien jaso ahal izateko, Gurea Geroa atari digitalak galdetegi digital bat eta proposamenak biltzeko espazio bat zabaldu du sare sozial nagusietan. Horren ondorioz, 6000 gazteren ahotsa eta iritziak entzuteaz gain, 100 proposamen ezberdin baino gehiago jaso dira bertan eta goizean ospatu den saioan aurkeztu dituzte euskal gazteriaren hitza ordezkatu duten Rosa Atorrasagasti, Itsaso Bolinga, Patricia Uribe eta Aiora Iturmendi gazteek.

Propoposamen horien artean, alokairu sozialak bultzatzea, gazteei zuzendutako diru laguntza programa gehiago egitea, eta ikasleen artean pisua bilatzeko plataforma bat proposatu dira, besteak beste. Txostenaren emaitzak entzuten berriz, bertan izan dira Maitane Ipiñazar EAJ-PNV-ren ordezkari gisa, Eraitz Saez de Egilaz EH Bildutik, María Jesús San José PSE-EEren ordezkaritzan, Íñigo Martínez Zatón Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza IU-ko buru eta Muriel Larrea Euskal Talde Popularra ordezkatuz. Gazteen proposamenak entzuteko eta erantzun bat eman dute alde eta kontrako posizioak elkarbanatuz.

Proiektua, Osoigo parte hartze prozesuak dinamizatzen dituen enpresak bultzatua izan da, Laboral Kutxaren babesarekin eta euskal unibertsitateen laguntzekin.

Gureageroa.eus plataforman jada eskuragarri duzue txostena bi hizkuntzetan.