Galdera azkarrak
Parte hartzeko web orrian ohikoenak diren arazo eta zalantza teknikoetarako konponbideen zerrenda aurkezten dizugu.
Ataria irekita dago, sartzen den edonork martxan dauden prozesuak eta edukiak ikus ditzan. Hala ere, prozesuan parte hartzerakoan, dela proposamen bat igoz, dela beste pertsona batzuen proposamenak aipatuz, erregistroa nahitaezkoa izango da, baita kontua posta elektronikoarekin edota telefonoarekin egiaztatzea ere.
Lehenengo gauza kontu bat sortzea da. Sartu atarian eta bilatu Erregistratu botoia. Egin klik haren gainean eta erregistro-orrira iritsiko zara; bertan, eskatutako eremuak bete beharko dituzu. Baldintza bat da atariaren erabilera baldintzak eta pribatutasun politikak onartzeko laukia markatzea. Kontu bat sortzean, posta elektroniko bat iritsiko zaizu zehaztutako helbidera, eta Egiaztatu botoian klik egin beharko duzu kontua sortzen amaitzeko.
Egin klik "Erregistratu" botoian, sartu zure posta elektronikoa eta pasahitza, eta sakatu "Sartu" botoia. Behin hori eginda, egin klik "Nire profila" botoian, eta bertan aurkituko dituzu zure posta elektronikoa, erabiltzaile-izena, pasahitza, baja ematea edo jakinarazpenak aktibatzea/desaktibatzea ahalbidetuko dizuten aukera guztiak. Aldaketa egokia egin ondoren, egin klik "Jarraitu" botoian.