Galdera azkarrak
Galdera hau gero eta gero entzuten dugu kaleetan, plazetan eta sare sozialetan. Alokairuaren prezioa etengabe gora egiten ari den testuinguru batean, batez ere kostaldeko edo eskaera turistiko handiko guneetan, normala da galdetzea zein den turismoaren papera fenomeno honetan.
Galdera honi erantzuna ematea, ez da hain erraza. Turismoak eta batez ere etxebizitza turistikoen gorakadak, ondorio zuzenak ditu alokairu-merkatuan. Etxebizitza bat erabilera turistikorako bideratzen denean, eta ez alokairu erresidentzialerako, etxebizitza egonkor baten bila dabiltzan pertsonentzako eskuragarri dagoen eskaintza murriztu egiten da. Horrek prezioak igo ditzake, batez ere presio turistiko handia eta arautze txikia duten eremuetan.
Hala ere, fenomeno honetan eragiten duten elementu gehiago daude: etxebizitza publiko gutxi egotea,
Sin embargo, también hay otros factores que influyen: la escasez de vivienda pública, higiezinen espekulazioa, hirigintza-planifikazioaren falta edo bizitzaren kostuari egokitzen ez zaizkion soldata-mailak. Turismoa soilik erruduntzat jotzea errealitate konplexu bat sinplifikatzea litzateke.
Argi dagoena da gizarte bezala eztabaida hau ireki behar dugula. Zein hiri edo herri eredu nahi dugu? Nola bermatu etxebizitzarako eskubidea, turismo iraunkorrari atea itxi gabe? Zein neurri izango litzateke bidezkoak eta eraginkorrak oreka bat lortzeko?
Gureageroa.eus-en zure iritzia entzun nahi dugu. Eta zu, zer iritzi duzu?