Galdera azkarrak
Gaur egun, Euskadin zein beste hainbat herritan, bidaiatzea zerbait naturala bihurtu da. Hegaldi merke bat erreserbatzen duzu; aplikazio batean ostatu merke bat bilatzen duzu eta ordu batzuk eta gero, beste hiri, lurralde edo mundu batean zaude. Baina…benetan pentsatu dugu zer esan nahi duen bidai horrek? Zein kosturekin egiten dugu?
Gure belaunaldiarentzat, bidaiatzea ez da soilik leku batetik beste mugitzea, baizik eta askatasunaren, hazkunde pertsonalaren eta abenturaren ikur bar da. Mundua ezagutu nahi dugu, gure burbuilatik atera, Gorbea menditik edota Zarautzeko hondartzatik at ikusi (baina, onartu dezagun, hemen ere dena daukagu!)
Hiri askok —Bartzelona, Venezia, baita Donosti denboraldi altuan ere— gehiegizko turismoaren ondorioak pairatzen ari dituzte. Kaleak betetzen dira, prezioak igotzen dira eta denda tradizionalak desagertzen dira. Hiria bertan bizi direnentzat izateari uzten dio, eta turistentzako eszenatoki bihurtzen da.
Eta ez da arazo sozial bat soilik. Ingurumen-arazoa ere bada. Hegazkinek kutsatu egiten dute. Ostatu-kate handiek baliabide asko kontsumitzen dituzte. Itsas bidaietako ontziek hondakinak sortzen dituzte, eta batzuetan, hondakinak itsasora botatzen dira.
Orduan, bidaiatzeari uztea da irtenbidea? Ez derrigorrez. Baina nola bidaiatzen dugun berriz ere pentsatu behar dugu.
Gutxiago bidaiatu, baina hobeto. Toki batean denbora gehiago geratu. Leku horren kultura, ohiturak ezagutu eta hango biztanleriarekin mintzatu. Hain masifikatuta ez dauden lurraldeak aukeratu. Trenez, autobusez edo bizikletaz mugitu. Eta, zergatik ez?, gertukoa berriz deskubritu.
Euskadi toki zoragarriz beteta dago; nazioarteko turista askok ikusteko dirua ordaintzen duten lekuak... eta guk gertu ditugu. Barnealdeko herriak ezagutu dituzu? Itsasoko Donejakue bidea egin duzu? Zure auzoak gordetzen dituen istorioak ezagutzen dituzu?
Turismoaren etorkizuna bidaiari garenon erabakien baitan dago. Mundua ikusten jarraitu dezakegu, baina modu kontziente batean. Lekuak, bertako biztanleak eta planeta errespetatuz.
Hor dago dilema. Baina jokoaren arauak aldatzeko aukera ere badago. Eta gure belaunaldiak zer esanik asko du horretan.
Eta zuk, nola ikusten duzu? Zure iritzia ezagutu nahi dugu. Sartu gureageroa.eus webgunean eta hartu parte inkestan. Zure ahotsak Euskadiko etorkizuna erabakitzeko garrantzitsua da.🌱