Dagoeneko kontua dut Eman izena!

Galdera azkarrak

  • Ez duzu jakinarazpen berririk

Euskadin, turismoa murriztea beharrezkoa dela uste duzu?

Nork: Gurea Geroa
image

Prozesu parte-hartzaile berri bat jarri dugu abian Gurea Geroatik eta gazteen iritziak erakundeetara eramango ditugu

Osasun mentalaren inguruan egindako prozesuak izandako arrakastaren ondoren, non euskal agintariei eta Gazte Ministerioari azken analisia aurkeztu zitzaien, Gurea Geroak prozesu berri bat aurkezten du- Turismoa. Oraingoan, gazteek Euskadin dagoen eredu turistikoaren inguruko hausnarketa egingo dute eta hura hobetzeko proposamenak batuko dira.

Prozesu parte-hartzaile honen eredua hibridoa da, iritzien eta proposamenen bilketa zein deliberazio fase presentzialak nahasten baiditu. Horrela, turismoaren inguruan interesa daukaten gizarte zibil antolatuaren eragileen harteko lankidetza bermatzen da. Horrela, emaitzak erakundeetan aurkeztu ondoren, kontuak emateko eskatuko zaie dagokien ordezkari publikoei.

Gurea Geroa -Turismoak erantzukizun asko hartzen ditu bere gain, euskal gazteen bozgorailu gisa sendotu nahian, prozesuaren eredu partehartzaile, berritzaile eta irisgarri baten bidez.

Martxan gaude! Sar zaitez gureageroa.eus edo gure sare sozialetan, @gureageroa, eta berri guztiak jakin.