Lana diru-sarrera iturri bat baino askoz gehiago da. Gure aukeretan, emantzipatzeko aukeran, ongizatean eta etorkizuna irudikatzeko moduan eragina du.
Lan egiteko modua azkar aldatzen ari da: digitalizazioak, adimen artifizialak, jasangarritasunak eta aldaketa demografikoek lan-merkatua eraldatzen ari dira, eta erronka zein aukera berriak sortzen dituzte gazteentzat.
Gurea Geroatik euskal gazteek errealitate hau nola bizi duten ezagutu nahi dugu: zeintzuk diren haien kezkak, itxaropenak eta nahiak, eta nola irudikatzen duten enpleguaren etorkizuna gure lurraldean.
Lagunduko al diguzu zure iritzia inkesta honen bidez partekatuz?