Faseak
Eskuragarri duzu etxebizitzren txostena bi hizkuntzetan.
Prozesua
Etxebizitzaren geroa
Ongi etorri Gurea Geroa atarira. 18 eta 30 urte bitartean badituzu eta etorkizun hobea eraiki nahi baduzu, hauxe da zure aukera! Dakizunez, hiruhilean behin prozesu parte hartzaile bat egingo dugu gai baten bueltan egoera, iritzia eta proposamen berriak jorratzeko. Lehena ETXEBIZITZA gaia aukeratu dugu; izan ere, iturri ezberdinen arabera gazteen lehentasunen artean dagoen gaia da eta kezka nagusienetako bat izaten da hauxe.
Datozen lerroetan prozesu parte hartzailearen pausu eta nondik norakoak azalduko dizkizugu:
- Entzute prozesua: Etxebizitzaren inguruko entzute prozesuan parte hartzeko aukera duzu, non milaka euskal gaztek iritzia emateko eta etorkizun hobe bat eraikitzeko ideiak proposatzeko aukera izango dugun. Entzute prozesu honek bi atal ditu:
- Kontsulta: etxebizitzaren inguruko 20-30 galdera erantzun behar dituzu, zuk etxebizitzaren egoerarekiko duzun iritzia ezagutzeko.
- Proposamen bilketa: egoeraren iritzia emateaz gain, proposamenak egin ditzakezu. Aukeratu etxebizitzaren barruan gaia, idatzi proposamena eta egin publiko gainontzeko erabiltzaileei irakur dezaten. Proposamenik ezean, gainontzekoen proposamenak ere balora ditzakezu postiboki ala negatiboki.
- Datuen analisia kuantitatiboa: JBehin prozesu parte hartzailea buru denean parte hartzearen datuen analisi kuantitatiboa egingo dugu, eman diren datuak analizatu eta soziologoei esker, euskal gazteek zer iritzi duten xehetzeko helburuz. Analisiaren helburua gazteek etxebizitzaren bueltan eman dituzten titularrak, proposamen berriak eta eskaera konkretuak identifikatu eta azaleratzea izango da.
- Lan-jardunaldiak: behin prozesu parte hartzaile digitala burutu dugunean, datuen analisitik eratorritako informazioarekin lan-jardunaldi bat egingo dugu legebiltzarkide eta 100 gazterekin batera. Bertan, entzute-prozesuan atera diren ideiak eta emaitzak sakonduko dira eta Eusko Legebiltzarreko ordezkariekin batera proposamen eta ideak berriak xehetu.
- Txostenaren aurkezpena: azkenik, prozesu digital eta lan-jardunalditik eratorritako iritzi, idea eta kezkak bukaerako txosten batean bildu eta emaitzak instituzio eta euskal ordezkariei aurkeztuko zaizkie. Txostenak jasotzen dituen emaitzak irakurriko dira eta gizarte osoarekin partekatu.
Zer iruditzen? Hasiko gara? Parte hartu!