Dagoeneko kontua dut Izena eman!
×

chat-icon Galdera azkarrak

×
  • Ez duzu jakinarazpen berririk

Hamar gaztetatik zazpik, egunerokoan pornoa kontsumitzen dutela aitortzen dute.

Por: Gurea Geroa
image

Pornografiaren kontsumoa geroz eta “ohikoagoa” bihutzen ari da gazteengan. Save the Children-ek egindako azterketa baten arabera, nerabeek 12 urterekin kontsumitzen dute lehen aldiz pornografia eta askotan nahigabe. Espaina mailan, datuak geroz eta kezkagarriagoak dira: 9 urterekin lehen aldiz. 

Baina zergatik da bideo hauen kontsumoa hain kezkagarria? Gazteek bideoetan ikusitakoa beraien erlazio sexualetara eramaten dutelako. El País aldizkariak argitaratu zuen artiku baten arabera, lau gaztetatik batek, indarkeria fisikoko pornoa kontsumitzen du eta Ser aldizkariaren arabera urtero bideo ikusiena talde bortxaketa bat da.  

Gazteek erreferentzi moduan erabiltzean, heziketa oker bat jasotzen dute eta beraien erlazioetara eraman. Horrez gain, osasun mentalean ere eragin handia du. Pornoan, azaltzen diren zakilen eta bularren tamaina ez da erreala eta gazteek erreferentzi moduan hartzen dituzte pentsatuz tamaina errealak direla eta horrelakoak eduki behar dituztela. 

Baina arazoa ez da hemen amaitzen, teknologia aurrera joan den eienan, Onlyfans bezalako plataforma berriak sortu dira. Gaur egun zure gorputza saltzeak 10 euro bakarrik balio du. Plataforma honetan, hiru erabiltzailetik bat adingabea da, El Nacional aldizkaiaren arabera. 

Orduan pornoaren kontsumoak ilegala izan beharko luke? Zein da zure iritzia gaiaren inguruan, gazte? 

Argitaratu zure proposamena gure atarian eta eman zure iritzia!