Galdera azkarrak
Zer da elikadura nahasmendua? Elikadura nahasmendua osasun mentaleko arazo bat da. Elikaduraren aurkako portaera patologikoa eta pisua kontrolatzeko obsesioa dira ezaugarri nagusiak.
Azken ikerketen arabera, azken urtean kasuak nabarmen igo dira. Gainera, emakumeek elikadura nahasmenduak izateko aukera gehiago dituztela ere erakusten dute: emakumezkoen % 30a, gizonezkoen % 17a.
Hainbat faktorek esku hartzen dute elikadura portaeren nahasmenduetako sorreran, hau da, ez dago gaixotasunaren kausa bakarra, hala ere aditu askok gaixotasunaren ugaritzea sare sozialetan azaltzen diren kanonekin lotzen dituzte. Ikerketa aitzindari bat dago, José Francisco López-Gilek zuzentzen duena International Journal of Mental Health and Addiction aldizkarian, hau aztertzen duena.
Azterlan honetan sare sozialetan agertzen diren eduki indartzaile nabarmenenak agertzen dira
Elikadura nahasmenduak sor ditzakeen konplikazio medikoak oso arriskutsuak dira, horietako batzuk honako hauek izan daitezke: gorputz koipea galtzea, masa muskularra, tiroidearen funtzionamenduaren alterazioa, arritmiak, hipotentsioa eta tripako mina.
Gazteen OSASUN MENTALA erdigunean jarri behar da, geroz eta elikadura nahasmendu kasu gehiago daudelako gazteen artean.
Zure iritzia politikariei helarazi nahi diegu. Parte hartu inkestan eta... eman zure iritzia gazteen eta osasun mentalaren arteko harremanari buruz!