Dagoeneko kontua dut Eman izena!
×

chat-icon Galdera azkarrak

×
  • Ez duzu jakinarazpen berririk

Bueltan gaude, gazte!

Por: Gurea Geroa
image

Etxebizitzaren eta kontsumoaren prozesuen arrakastaren ondoren, berriz ere hemen gaude gai berri batekin! Oraingoan, osasun mentalaren inguruan hitz egitera gatoz. 

Sare sozialen eraginak, pandemia mundial bat eta beste hainbat arrazoi nahikoa izan dira Osasun mentalaren gaia eztabaida sozialaren erdigunean kokatzeko. Gobernuak, prentsak eta sareek informazio eta iritzi ezberdina eskaintzen digute gaiaren inguruan, baina, zein da zurea gazte? 

Gurea Geroatik, prozesu berri hau jartzen dugu martxan, milaka gazteei galdetuz osasun mentalaren inguruan. Gure helburua, gazteek gaiaren inguruan duzuen egoera sakon aztertzea da, zuen iritzi ideia eta proposamenak ondoren Legebiltzarraren aurrean aurkezteko. 

Prozesu honek, hiru fase nagusi izango ditu:  Entzute fasea, lan jardunaldia eta intzidentzi fasea, amaierako aurkezpenarekin. 

Garrantzi berdina ematen diozu zure osasun mentalari eta fisikoari? Osasun mentalaren egoera nolakoa dela iruditzen zaizu? Osasun publikoak eskaintzen dituen baliabideak zuzenak direla iruditzen zaizu? 

Parte hartu inkestan eta izan aldaketaren parte, gazte!