Gurea Geroa

Erabilera arauak

Plataformaren helburua:

Gazteek eta politikariek etorkizunari buruz duten ideia ezagutzea, hainbat arlotan. Arau guztiek helburu hori lortzea dute xede.

01

Atarian parte hartzen duten erabiltzaile guztiek borondatez egiten dute, atariaren helburua partekatzen dutelako eta erabilera-arauak errespetatzeko konpromisoa hartzen dutelako.

02

Ataria herritarren parte-hartzea sustatzeko diseinatuta dago, eta, beraz, zure izena eta abizenak emateko eskatzen dizugu, nork parte hartzen duen eta zugana nola zuendu jakin ahal izateko.

03

Ez da onartuko plataformaren helburuarekin bat ez datorren erabiltzailerik, elkarrizketa oztopatzen duenik. Ez da onartuko nortasun-ordezkapenik edo -bikoizketarik. Ez troll-ik, ez fake-rik.

04

Erabiltzaileak ezin izango du irudi lizunik erabili, ezta atariko parte-hartzea osatzen duten erabiltzaile eta politikarien sentsibilitatea mindu dezakeen irudirik ere. Erabiltzaileak erabiltzen dituen irudien gaineko jabetza intelektualaren eskubideak ditu.

05

Erabiltzaileak ezingo du beste batzuen informazio konfidentziala edo pribatua argitaratu edo bidali, hala nola kreditu-txartelen zenbakiak, posta-helbidea, gizarte-segurantzako zenbakia edo nortasun-agiri nazionala, berariazko baimenik eta onarpenik gabe.

06

Subjektiboki ezabatuko dira beste erabiltzaile batzuk errespetatzen ez dituzten edo iraintzen dituzten iruzkin guztiak.

07

Proposamenek galdera bihurtzeko beharrezko babesak lortzen ez badituzte, iraungi egingo dira denbora bat igarota.

08

Erabiltzaileak ezin izango du plataforma erabili proposamenen iruzkinetan spama bidaltzeko.