Galdera azkarrak
Egunean 6 ordu eta erdi igarotzen ditugu paitailean aurrean.
Hiru ordu eta erdi baino gehiago erabiltzen dugu mugikorra, denbora horretatik 2 ordu eta 30 minutu sare sozialetan izaten dira, ordu eta erdi online musika erreproduzitzen eta beste 50 minutu inguru podcastak entzuten.
Lanerako, lagunekin harremanetan jartzeko edo telesail bat ikusteko pantailak dira gure garaiko motor nagusiak. Adikzioen Harretarako Sareak (UNAD) egindako azterketa baten arabera, pantailak eta sare sozialak behar ez bezala erabiltzeak autoestimu, antsietate eta depresio arazoak sortzen dizkie erabiltzaileei. Horregatik, zure gailuen aurrean hainbeste denbora igaro ez dezazun aholku batzuk emango dizkizugu:
Pantailaren aurrean denbora mugatzea garrantzitsua da, hala ere, erabat ezabatzea ez da onuragarria izango. Gailu teknologikoek komunikaziorako, ikaskuntzarako eta entretenimendurako tresna gisa balio dute. Baina... ikuspegi kontzienteago batek teknologiaz gozatzeko aukera emango digu, gure ongizate mentala arriskuan jarri gabe.